ZERBITZUAK

Pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dugu

  • Balorazio fisioterapikoa.
  • Pertsona bakoitzaren beharrizanei eta patologiari begira dauden tratamendu fisioterapiko egokituak.
  • Etxez etxeko bisitak, segimendua eta tratamendu programen.
  • Inguruaren balorazioa (bizilekua). Aholkularitza, bizilekuen egokitzapen eta obretan. Oztopo arkitektonikoak. Laguntza teknikoak.
  • Ortro-protesietan adituak diren profesionalen aholkularitza eta laguntza.
  • Osasunaren inguruko hezkuntza eta aholkularitza, bai gaixoei, baita senitartekoei eta zaintzailei ere. Bizilekuaren erabilera fisikoa.
  • Formakuntza sozio-sanitarioa. Osasun-ergonomia.
  • Fisioterapeuta profesional eta espezializatuek eskeinitako zerbitzuak .
  • Azkar lor daitezkeen zerbitzuak, hitzordua aldez aurretik hartuta.
  • Asistentzia fisioterapiko iraunkorra.
  • Zure osasun arazoak era pertsonalizatu baten zaintzen eta tratatzen ditugu .
  • Zerbitzuak Bizkaia, Araba (Gasteiz) eta Gipuzkoan (Donostia) eskuratu ditzakezu.

Nola egiten dugun

Fisioterapeutak gaixoaren etxebizitzara joaten dira, aldez aurretik zehaztutako helburu eta profil terapeutikoen arabera egin beharreko tratamendua egiteko behar dituzten baliabideekin.

Leku egoki bat behar da (kokapenari, argitasunari, mugimendu askatasunari eta aireztapenari begira), eta leku hori tratamendurako moldatu behar da (altzarien kokapena, ohe artikulatua, …)

Patologiaren arabera hainbat tresna erabili daitezke: esku-ohe terapeutikoa, material sanitarioa (eskularruak, artaziak, gasak, hesgailuak, …), elektroterapiako tresnak (US, TENS, ENS), sentikortasunerako tresnak, bururdiak, kuxin bereziak, , egokitutako gurpil-aulkiak, aulkiak, alfonbrak, eskuoihala, eskuila, ferulak/ortesisak EEII/EESS, laguntza teknikoak (makuluak, bastoia,..).

Horretaz gain, fisioterapeutaren irudimena ere oso garrantzitsua da, tratamendua aurrera eramateko orduan etxeko material batzuk aprobetxatu ditzake eta (erratzaren makila, puxikak, baloiak, plastikozko botilak, mahai-tresnak,…).