RHB DOMICILIARIA

Etxez etxeko fisioterapia eta errehabilitazioa

Gure enpresa Bilbon sortu zen 2002. urtean. 2004ko irailan enpresaren hedadura zabaldu genuen, gure zerbitzuak Gipuzkoan eskaintzen hasi ginen, eta, ondoren, 2005eko ekainan, Araban. Egoitzekin eta elkarte pribatuekin egindako hitzarmenez gain, gure zerbitzuak era pribatu baten eskatzen zituzten pertsonak ere tratatzen genituen.

Elkartea sortu zenetik bere helburu soziala etxez etxeko zerbitzuarekin garatzen joan da.

Etxez etxeko zerbitzu hauek gaixoen beharrizan guztiak asetzen dituzte, euren ingurune ohikoan, eta euren alorrean espezialistak diren profesionaleei esker, tratamenduaren kalitatea bermatuta gelditzen da .

Zerbitzu honen bitartez egunerokotasuneko ekintzak aurrera eramateko laguntzaile bat behar duten pertsonek, ekintza horiek gero eta zailtasun gutxiagorekin burutzeko aukera izango dute; horretarako elkargokideak diren fisioterapeuta profesionalez osotutako talde bat daukagu.

Gehienbat honako bi pertsona mota hauei zuzenduta dago:

  • Autonomia fisikorik ez duten pertsonak (bai epe laburrerako zein betiko).
  • Euren etxeko erosotasunetik irten gabe tratamendua jaso nahi duten pertsonak.

ETXEZ ETXEKO FISIOTERAPIAREN ONURAK

  • Gaixoaren beharizan guztiak bere ohiko ingurunean asetzen dira.
  • Benetako zailtasun fisiko eta funtzionalak ebaluatzen dira.
  • Egunerokotasuneko hainbat ekintza aurrera eramaten lagundu dezake, gaixoaren arazoen arabera.
  • Gaixoa bere ingurunean ahalik eta denbora gehien egon dadin ahalegintzen da, familiaren bizikidetza hobetuz.
  • Gaixoen eta senitartekoen bizi-kalitateta hobetzen da.